Berriak

Atzealdea Artolak eta Imazek lau puntu dituzte binakako pilota txapelketan

Larunbatean Iruñeko Labriten jokatuko dute Lasoren eta Arangurenen aurka

2024·01·10


Iñaki Artola eta Ander Imaz lau punturekin daude binakako pilota txapelketan. Igandean zortzigarren jardunaldiari zegokion partida jokatu zuten Etxebarrin Peñaren eta Albisuren aurka eta 22 eta 15 irabazi zuten. Partida gogorra eta lehiatua izan zen. Lehen zatian estu izan ziren gauzak eta lehen etenaldira atzetik iritsi ziren Artola eta Imaz. Bigarrenean ere tanto gogor asko jokatu arren, alegiarraren eta oiartzuarraren aldera erori ziren tanto dezente erreskan eta pixanaka tartea zabaltzea lortu zuten 18 eta 13 aurreratuz. Azken tantoetan aurkariak saiatu ziren aldea murrizten baina Artolak eta Imazek partida serioa eta ona jokatuz, puntua eskuratu zuten.

Larunbatean bederatzigarren jardunaldiko neurketa izango dute Iruñeko Labriten Lasoren eta Arangurenen aurka. Artolak eta Imazek irabazten badute, hiru puntuko tartea zabalduko dute aurkariekiko sailkapenean.

Intxurrekoen partidak

Intxurreko pilotarien partidak jokatuko dira ostiralean 18:05ean Elorri pilotalekuan. Gipuzkoako txapelketa, Udaberri torneoa eta Kluben arteko Euskal Herriko txapelketakoak izango dira. Hemen zerrenda:

-Eskuz binaka gizonezko alebinen lehen maila: Intxurre-Zazpi Iturri.

-Eskuz binaka gizonezko alebinen lehen maila: Intxurre-LAPKE.

-Eskuz binaka gizonezko jubenilen bigarren maila: Intxurre-Abantzu.

-Eskuz binaka gizonezko nagusien bigarren maila: Intxurre-Murumendi.

-Gomazko paleta emakumezko nagusiak: Intxurre-Hernani. (20:30ean).