Berriak

Atzealdea Artolak eta Imazek lehen lau postuetan amaituko dute binakako txapelketako ligaxka

Elordiri eta Rezustari 22 eta 12 irabazi zieten eta larunbatean Altunaren eta Martijaren aurka ariko dira Iruñean

2024·02·07


Iñaki Artolak eta Ander Imazek lehen lau postuetan amaituko dute binakako pilota txapelketako ligaxka. Larunbatean 22 eta 12 irabazi zuten Elordiren eta Rezustaren aurka Idiazabalen eta zortzigarren puntua batuta, lehen lau postuetan izango dira. Aurreneko bi postuetan amaitzen badute, zuzenean sartuko dira finalerdietan. Hirugarren eta laugarren geratzen direnek kanporaketa partida bat jokatuko dute. Irabazlea finalerdietan izango da eta galtzaileak beste aukera bat izango du, bosgarren eta seigarren sailkatuen arteko partidako irabazlearen aurka. Hortik aterako da finalerdietan izango den laugarren bikotea.

Partida handia egin zuten larunbatean Artolak eta Imazek. Joko bolada bikainean dira eta hasieran aurkariek gauzak estu jarri arren, lehen atsedenaldi luzearen ostean tartea zabaldu zuten eta azken tantoetan modu eroso samarrean aritzeko aukera izan zuten. Larunbatean Iruñeko Labriten jokatuko dute Altunaren eta Martijaren aurka. Artola eta Imaz sailkapeneko bigarrenekin berdinduta dira une honetan.

Intxurrekoen partida

Intxurreko pilotarien partida bakarra jokatuko da ostiralean 19:00etan Elorrin:

-Eskuz binaka gizonezkoen alebinen lehen maila: Intxurre-Hernani.