Berriak

Atzealdea Artolak eta Imazek Olaizolaren eta Urrutikoetxearen aurka jokatuko dute finalerdietarako txartela jokoan izango duen partida

Larunbatean izango da neurketa hori Iruñeko Labriten eta galtzaileak txapelketatik kanpo geratuko dira

2020·02·26


Iñaki Artolak eta Ander Imazek binakako txapelketako finalerdietara sailkatzeko aukera izango dute larunbatean Iruñeko Labrit pilotalekuan. Lehen ligaxka hirugarren amaitu ostean, seigarren geratu diren Olaizolaren eta Urrutikoetxearen aurka jokatuko dute hurrengo ligaxkan izateko txartela jokoan izango duen kanporaketa. Sailkapeneko bi bikoterik onenak jada sailkatuta daude eta hurrengo lauren artean jokatuko diren bi partidetako irabazleak izango dira finalerdietako ligaxka hori jokatzeko aukera izango dutenak. Lehen faseko azken jardunaldian baja izan zen Artolak eta Imazek, aurtengo txapelketan jokatutako bi partidak irabazi dizkiete Olaizolari eta Urrutikoetxeari. Dena den, larunbatean gutxi balioko du orain artekoak. Irabazten duen bikoteak aurrera egingo du eta galtzailea txapelketatik kanpo geratuko da.

Intxurrekoak ostiralean

Gizonezkoen eskuz binakako Gipuzkoako txapelketako bi partida jokatuko dira ostiralean 18:30ean Elorri pilotalekuan. Infantilen lehen mailan Intxurre eta Aloña Mendi neurtuko dira eta bigarren mailan, Legazpiko bikotea izango du aurkari Intxurrek. Bide batez, Udaberri txapelketan, gomazko paletan aritzen diren Intxurreko jubenilen bikote batek finalerako txartela lortu du lehen fasea lidertzan amaitu ostean.