Berriak
Atzealdea Artolak eta Imazek ostegunean binakako finalerdietan sartzeko aukera izango dute
2024·02·19

Iñaki Artolak eta Ander Imazek ez dute binakako pilota txapelketako finalerdietara zuzenean sailkatzeko txartela. Larunbateko partida erabakiorrean 22 eta 15 galdu zuten Etxeberriaren eta Zabaletaren aurka eta horrenbestean, play offa jokatu beharko dute. Lehen tantoetan aurkariek alde nabarmena lortu zuten eta alegiarra eta oiartzuarra saiatu ziren arren, diferentzia hori ez zen lau tantotik beherakoa izan.
Gauzak horrela, ostegunean bertan izango dute Artolak eta Imazek play offeko lehen partida. Altunaren eta Martijaren aurka jokatuko dute eta irabazlea finalerdietan izango da. Galtzaileak aldiz, bigarren aukera bat izango du igandean. Peña-Albisu eta Elordi-Rezusta bikoteen arteko partidako irabazlearen aurka jokatuko dute finalerdietarako txartela ematen duen partida.