Berriak

Artolak eta Imazek txapelketako bigarren porrota jaso zuten Altunaren eta Galarzaren aurka

Igandean Jakaren eta Zabaletaren aurka jokatuko dute Tolosan lehen itzuliko azken jardunaldian

2020·01·03


Iñaki Artolak eta Ander Imazek  22 eta 20 galdu zuten Altunaren eta Galarzaren aurka binakako pilota txapelketan. Hotz hasi ziren alegiarra eta oiartzuarra eta aurkariek tartea zabaldu zuten markagailuan. Tantoek aurrera egin ahala ordea, Artola eta Imaz partidan sartu ziren eta 17 eta 16 aurretik jartzea lortu zuten. Azken tantoetan emozio handia izan zen baina azkenerako, Altuna eta Galarza izan ziren 22ra iritsi zirenak. Sei jardunaldiren ostean, Artola eta Imaz lau punturekin daude sailkapeneko goiko postuetan eta igandean lehen itzuliko azken partida jokatuko dute Tolosan, sailkapeneko lidertzan diren Jakaren eta Zabaletaren aurka.

Zubeldia finalean

Gipuzkoako buruz buruko txapelketan, Intxurreko Zubeldiak gizonezko jubenilen lehen mailako finala jokatuko du bihar 16:30ean Irunen. Zubeldiak Tolosako Amianoren aurka izango du final hori.