Berriak
Atzealdea Artolak eta Mariezkurrenak Altunaren eta Arangurenen aurka jokatuko dute igandean Bilbon
2025·01·30
Iñaki Artolak eta Jon Mariezkurrenak Altunaren eta Arangurenen aurka jokatuko dute igandean Bilbon. Binakako txapelketak hamabigarren jardunaldiko partida izango da eta alegiarra eta nafarra zazpi punturekin daude laugarren postuan, hirugarrenekin berdinduta eta bigarren postutik puntu bakarrera. Iragan asteburuan 22 eta 18 irabazi zuten Elordiren eta Zabaletaren kontra eta puntu horrekin ondo bideratuta dute lehen lauen artean sailkatzea. Finalerdietara zuzenean sailkatzea ahalbidetuko die lehen bi postuetan sailkatzeak eta bestela, kanporaketa bakarra gaindituz lortu ahal izango lukete.
Intxurrekoen partidak
Intxurreko pilotariek partida ugari izango dituzte asteburuan. Ostiralean jokatuko dira partidak Elorrin. Hemen zerrenda.
Urtarrilak 31, ostirala, 18:15ean Elorrin:
-Eskuz binaka gizonezko nagusien bigarren maila: Intxurre-Hernani.
-Eskuz binaka gizonezko kadeteen bigarren maila: Intxurre-Alde Zaharra.
-Eskuz binaka gizonezko nagusien lehen maila: Intxurre-Azkoitia Oteiza.
Urtarrilak 31, ostirala, 18:30ean Altzan:
-Gomazko paleta emakumezko nagusiak: Errepala-Intxurre.
Urtarrilak 31, ostirala, 18:45ean Anoetan:
-Eskuz binaka gizonezko infantilen bigarren maila: Ametsa-Intxurre.
Urtarrilak 31, ostirala, 19:30ean Billabonan:
-Eskuz binaka gizonezko nagusiak: Behar Zana-Intxurre.
Otsailak 1, larunbata, 10:00etan Hernanin:
-Eskuz binaka gizonezko infantilen bigarren maila: Hernani-Intxurre.
Otsailak 2, igandea, 20:00etan Astigarragan:
-Gomazko paleta banaka: Mundarro-Intxurre.