Berriak

Atzealdea Artolak eta Mariezkurrenak binakako txapelketako seigarren puntua lortu zuten ostiralean Azpeitian

Larunbatean Elordiren eta Zabaletaren aurka jokatuko dute Markinan eta irabazten badute, hirugarren postuan jarriko dira

2025·01·23


Iñaki Artolak eta Jon Mariezkurrenak binakako txapelketako seigarren puntua lortu zuten ostiralean Azpeitian. Jakaren eta Imazen aurka aritu ziren eta lehen tantoetan atzetik ibili arren, bigarren erdian modu nabarmenean agindu zuten eta azkenerako 22 eta 12 nagusitu ziren. Alegiarrak eta nafarrak larunbatean Markinan izango dute 11. jardunaldiko partida. Elordiren eta Zabaletaren aurka jokatuko dute eta irabazten badute, zazpigarren puntua batzeaz gain, sailkapeneko hirugarren postuan kokatuko dira.

Intxurrekoen partidak
Intxurreko pilotariek partida ugari izango dituzte asteburuan. Ostiralean jokatuko dira partidak Elorrin. Hemen zerrenda.
Urtarrilak 24, ostirala, 17:45ean Elorrin:
-Eskuz binaka gizonezko infantilen bigarren maila: Intxurre-Tolosa.
-Eskuz binaka gizonezko infantilen bigarren maila: Intxurre-Añorga.
-Gomazko paleta emakumezko nagusiak: Intxurre-Iruleak.
-Eskuz binaka gizonezko nagusien lehenn maila: Intxurre-Joko Alai. (19:30ean)
Urtarrilak 24, ostirala, 18:00etan Eibarren:
-Eskuz binaka gizonezko kadeteen bigarren maila: Eibar-Intxurre.
Urtarrilak 24, ostirala, 19:00etan Elgoibarren:
-Eskuz binaka gizonezko alebinen bigarren maila: Lagunak-Intxurre.
Urtarrilak 18, larunbata, 18:00etan Urnietan:
-Eskuz binaka gizonezko nagusien lehen maila: EPLE-Intxurre.

Emaitzei dagokienean, iragan ostiralean Intxurreko Harkaitz Muruak Elgoibarko txapelketa irabazi zuen Sotilekin batera. Larunbatean berriz, Muruak berak eta Aratz Irazustabarrenak kluben arteko Euskal Herriko txapelketan garaipena lortu zuten Tolosako bikotearen aurka.