Berriak
Atzealdea Artolak eta Mariezkurrenak finalerdietan sartzeko lehen aukera izango dute bihar Tolosan
2025·02·19

Iñaki Artolak eta Jon Mariezkurrenak bihar izango dute binakako txapelketako finalerdietan sartzeko lehen aukera. Elordiren eta Zabaletaren aurka jokatuko dute eta irabazten badute, ligaxkan izango dira. Galtzen badute berriz, igandean bigarren aukera izango dute Eibarren. Ostiralean Jakak eta Imazek Peñaren eta Albisuren aurka jokatuko dute eta partida horretako irabazlearen aurka jokatu beharko du igandeko partida jokatzea egokitzen zaionak.
Intxurrekoen partidak
Intxurreko pilotariek partida ugari izango dituzte asteburuan. Ostiralean eta larunbatean jokatuko dira partidak Elorrin. Hemen zerrenda.
Otsailak 21, ostirala, 18:15ean Elorrin:
-Gomazko paleta emakumezko nagusiak: Intxurre-Errepala.
-Eskuz binaka gizonezko alebinen bigarren maila: Intxurre-Hernani.
-Eskuz banaka gizonezko kadeteen bigarren maila: Intxurre-Ilunpe.
-Eskuz binaka gizonezko infantilen bigarren maila: Intxurre-Ilunpe.
Otsailak 21, ostirala, 19:00etan Legazpin:
-Eskuz binaka gizonezko infantilen bigarren maila: Legazpi-Intxurre.
Otsailak 21, ostirala, 19:00ean Anoetan:
-Eskuz banaka gizonezko nagusien bigarren maila: Hernani-Intxurre.
Otsailak 22, larunbata, 12:00etan Elorrin:
-Eskuz banaka gizonezko nagusien lehen maila: Intxurre-LAPKE.