Berriak

Atzealdea Artolak eta Mariezkurrenak galdu egin zuten Peñaren eta Albisuren aurka

Ostiralean Azpeitian seigarren puntua izango dute helburu Jakaren eta Imazen aurka

2025·01·15


Iñaki Artola iragan larunbatean itzuli zen binakako pilota txapelketara. Mariezkurrenarekin batera Peñaren eta Albisuren aurka aritu zen alegiarra eta 22 eta 14 galdu zuten. Ez zen partida ona izan Etxebarrin jokaturikoa. Hasiera orekatu baten ostean, Peñak eta Albisuk aurrea hartu zuten markagailuan eta Artola eta Mariezkurrena ezinean aritu ziren bigarren zati osoan zehar. Ostiralean izango dute hurrengo partida Jakaren eta Imazen aurka Azpeitian, Irabazten badute seigarren puntua batuko dute alegiarrak eta nafarrak.

Intxurrekoen partidak
Intxurreko pilotariek partida ugari izango dituzte asteburuan. Ostiralean eta larunbatean jokatuo dira partidak Elorrin. Hemen zerrenda.
Urtarrilak 17, ostirala, 18:00etan Billabonan:
-Eskuz binaka gizonezko nagusien bigarren maila: Behar Zana-Intxurre.
Urtarrilak 17, ostirala, 18:30ean Elorrin:
-Eskuz binaka gizonezko alebinen bigarren maila: Intxurre-Aizkorpe.
-Eskuz binaka gizonezko infantilen bigarren maila: Intxurre-Oiarpe.
-Eskuz binaka gizonezko kadeteen bigarren maila: Intxurre-Aretxabaleta.
Urtarrilak 17, ostirala, 19:00etan Elgoibarren:
-San Anton txapelketako finala: Ramirez-Leonet/Murua (Intxurre)-Sotil.
Urtarrilak 17, ostirala, 19:30ean Hernanin:
-Eskuz binaka gizonezko infantilen bigarren maila: Hernani-Intxurre.
Urtarrilak 18, larunbata, 10:00etan Tolosan:
-Eskuz binaka gizonezko nagusien bigarren maila: Tolosa-Intxurre.
Urtarrilak 18, larunbata, 12:00etan Tolosan:
-Euskal Herriko kluben artekoa. Gizonezko nagusiak: Tolosa-Intxurre.
Urtarrilak 18, larunbata, 10:30ean Elorrin:
-Eskuz binaka gizonezko nagusien lehen maila: Intxurre-Ilunpe.
Urtarrilak 18, larunbata, 15:00etan Billabonan:
-Paleta Euskal Liga emakumezko jubenilak: Elorrio-Intxurre.
Urtarrilak 19, igandea, 17:00etan Aian:
-Gomazko paleta banaka nagusien bigarren maila: Aia-Intxurre.