Berriak
Atzealdea Artolak eta Mariezkurrenak Lasoren eta Iztuetaren aurka ekingo diote finalerdietako ligaxkari
2025·02·26

Iñaki Artolak eta Jon Mariezkurrenak larunbatean ekingo diote binakako txapelketako finalerdietako ligaxkari. Bilbon jokatuko dute lehen neurketa eta Laso eta Iztueta izango dituzte aurkari. Bi bikoteek berdinduta amaitu zuten lehen fasea bederatzina punturekin. Bigarren jardunaldiko partida Iruñeko Labriten jokatuko dute Artolak eta Mariezkurrenak martxoaren 8an.
Intxurrekoen partidak
Intxurreko pilotariek partida ugari izango dituzte asteburuan. Igandean jokatuko dira partidak Elorrin. Hemen zerrenda.
Otsailak 27, osteguna, 20:15ean Zumarragan:
-Gomazko paleta banaka nagusien bigarren maila: Beloki-Intxurre.
Otsailak 28, ostirala, 19:00etan Aretxabaletan:
-Eskuz binaka gizonezko infantilen bigarren maila: Aretxabaleta-Intxurre.
Martxoak 1, larunbata, 16:00etan Ikaztegietan:
-Gomazko paleta emakumezko nagusiak: Hernani-Intxurre.
-Gomazko paleta emakumezko nagusiak: Gure Pilota-Intxurre.
Martxoak 2, igandea, 10:00etan Hernanin:
-Eskuz binaka gizonezko alebinen bigarren maila: Hernani-Intxurre.
Martxoak 2, igandea, 10:15ean Alegian:
-Eskuz binaka gizonezko infantilen bigarren maila: Intxurre-Arrasate.