Berriak
Atzealdea Artolak eta Rezustak lidertzan amaituko dute pilota masterseko lehen ligaxka
2020·09·14
Iñaki Artolak eta Beñat Rezustak binakako masterseko hamaikagarren puntua lortu zuten atzo Tolosan Ezkurdiaren eta Arangurenen aurka 22 eta 9 irabazita. Hasieratik zabaldu zuten tartea markagailuan eta alde horretatik behintzat, partida dezente erosoa izan zuten. Atzoko puntuarekin masterseko lehen ligaxka multzo buru amaitzea ziurtatu zuten. Beraiekin batera Olaizola-Zabaleta eta Altuna-Imaz bikoteak ere sailkatuta daude finalerdietarako eta gaur Bengoetxeak eta Martijak Elezkanoren eta Aretxabaletaren aurka irabazten badute, haiek izango dira laugarren sailkatuak. Larunbatean Atarrabian jokatuko dute Artolak eta Albisuk ligaxkako azken partida jada aukerarik gabe dauden Jakaren eta Albisuren aurka.
Finalerdiei begira, lehen sailkatuek laugarrenen aurka jokatuko dute bigarrenek hirugarrenen aurka. Finalerdi horiek Logroñon jokatuko dira irailaren 21ean eta 25ean eta finala Bilbon hilaren 27an.