Berriak
Atzealdea Artolak eta Rezustak masterseko lehen partida galdu zuten atzo Zarautzen
2020·07·20
Iñaki Artolak eta Beñat Rezustak binakako masterseko lehen partida galdu zuten atzo Zarautzen. Altunaren eta imazen aurka laugarren jardunaldiko partida jokatu zuten eta 22 eta 14 galdu zuten. Partidaren lehen zati orekatu baten ostean, bigarren zatian aurkariak nagusi izan ziren eta alegiarrak eta bergararrak gutxi egin ahal izan zuten laugarren puntuari eutsi ahal izateko. Atzoko porrotaren ostean, Artolak eta Rezustak hiru punturekin jarraitzen dute eta sailkapeneko lidertzan dira beste hiru bikoterekin berdinduta. Ostiralean Errioxako Medranon jokatuko dute bosgarren jardunaldiko partida, punturik gabe diren Elezkanoren eta Aretxabaletaren aurka.