Berriak

Artolak eta Rezustak sendo jarraitzen dute binakako masterseko lidertzan

Ezkurdia eta Arangurenen aurka 22 eta 6 irabazi zuten eta ostiralean Jakaren eta Albisuren aurka ariko dira Zizurkilen

2020·08·03


Iñaki Artolak eta Beñat Rezustak binakako pilota masterseko bosgarren puntua eskuratu zuten larunbatean Iruñeko Labrit pilotalekuan. Ezkurdiaren eta Arangurenen aurka aritu ziren eta 22 eta 6 nagusitu ziren. Markagailuak erakusten duen moduan, neurketak ez zuen kontatzeko askorik eman. Alegiarra eta bergararra une oro aurretik izan ziren eta 7 eta 4koarekin egindako 7 eta 0eko partzialak guztia erabakita utzi zuen. Bosgarren puntua batuta lehen postuan jarraitzen dute Bengoetxearekin eta Martijarekin berdinduta. Ostiralean Zizurkilen izango dute lehen itzuliko azken partida Jakaren eta Albisuren aurka.