Berriak
Atzealdea Artolak eta Rezustak udako torneoko laugarren puntua lortu zuten ostiralean Elezkanoren eta Aretxabaletaren aurka irabazita
2020·07·27
Iñaki Artolak eta Beñat Rezustak udako binakako pilota txapelketako laugarren puntua lortu zuten ostiralean Elezkanoren eta Aretxabaletaren aurka. Errioxako Medranon jokatu zen partidak lehen zati orekatu samarra izan zuen baina erditik aurrera alegiarraren eta bergararraren joak aldeak ireki zituen eta azkenerako 22 eta 12 nagusitu ziren. Bost jardunaldiren ostean lidertzan dira Artola eta Rezusta lau punturekin, Bengoetxearekin eta Martijarekin berdinduta. Larunbatean seigarren partida izango dute eta sailkapenean hiru punturekin dauden Ezkurdiaren eta Arangurenen aurka jokatuko dute Iruñeko Labriten.