Berriak
Atzo galdu ostean, larunbatean Jakaren eta Martijaren aurkako partida erabakiorra izango dute
2021·03·22
Iñaki Artolak eta Aitor Arangurenek lanean jarraitu beharko dute binakako pilota txapelketako play offean izan nahi badute. Atzo 22 eta 11 galdu zuten Ezkurdiaren eta Galarzaren aurka Logroñon eta azken bi jardunaldien atarian sailkapeneko zortzigarrenak dira hiru punturekin. Alegiarrak eta aginarrak geratzen zaizkien bi partidak irabazi behar dituzte eta beste emaitza batzuen zain geratu, ligaxka lehen sei postuetan amaitu nahi baldin badute. Larunbatean beraiekin berdinduta dauden Jakaren eta Martijaren aurka ariko dira Lekeition. Irabazten badute, litekeena da azken jardunaldira aukerekin iristea. Galtzen baldin badute, aukerarik gabe geratuko dira.