Berriak
Atzealdea Aste santuko gaztetxoentzako ekintzetan izena ematea luzatu egingo da plazak bete arte
2021·03·26
Alegiako Udalak aste santuko oporretarako bi jarduera antolatu ditu lehen hezkuntzako ikasleentzat. Alde batetik futbolean eta saskibaloian aritzeko aukera izango da eta bestetik titere laborategi bat eskainiko da. Bi jarduerak apirilaren 6tik 9ra izango dira. Izena emateko epea gaur zen amaitzekoa baina datorren astean ere izango da horretarako aukera. Interesatuek kultur etxean eman dezakete izena 18:30etik 20:00etarako ordutegian. Izena ematerakoan jarduera bakoitzari dagokion prezioa ordaindu beharko da. Azpian duzue informazio gehiago.
FUTBOL ETA SASKIBALOI KANPUSA
Nori zuzendua: LHko ikasleentzat.
Egunak: Apirilaren 6tik 9ra.
Txandak:
-1. txanda: 9:30-11:30
-2. txanda: 11:30-13:30
Prezioa: 12 euro.
Txanda bakoitzean, ordubete futbolean ariko dira eta ordubete saskibaloian. Futbol jarduerak futbol zelaian egingo dira eguraldi ona edo txarra egin. Txarra egiten duenerako, aldatzeko arropa eramatea gomendatzen da, saskibaloian jokatzeko arropa lehorra izateko.
ITZAL TITERE LABORATEGIA
Nori zuzendua: LHko ikasleentzat.
Egunak: Apirilaren 6tik 9ra.
Txandak:
-1. txanda: 10:00-11:30.
-2. txanda: 12:00-13:30.
Prezioa: 12 euro.
Lekua: Zinea.