Berriak

Aste santuko oporretan jarduera ezberdinak eskainiko dira Lehen hezkuntzako haurrentzat

Futbol eta saskibaloi kanpusean eta Titere tailerrean parte hartzeko aukera izango da eta izena emateko epea martxoaren 24tik 26ra luzatuko da

2021·03·23


Alegiako Udalak jarduera ezberdinak eskainiko ditu aste santuko oporretan Lehen Hezkuntzako haurrentzat. Apirilaren 6tik 9ra bi jarduera izango dituzte eskura haurrek. Futbola eta saskibaloia uztartuko dituen kanpus bat eskainiko da batetik eta Itzal Titere Laborategia bestetik. Izena emateko epea martxoaren 24tik 26ra egongo da zabalik Inaxio Begiristain Kirol eta Kultur Etxean. 24ean eta 25ean 18:30etik 20:00etarako ordutegian eta 26an, 10:00etatik 11:30erako ordutegian. Bizi dugun egoera kontuan izanda, plaza mugatuak eskainiko dira eta izena ematerako orduan egin beharko da ordainketa, plaza ziurtatuta izateko. Haurrek bi jardueretako batean eman ahal izango dute izena, ahalik eta parte hartzerik zabalena bermatzeko helburuarekin. Jarraian duzue jarduera bakoitzari buruzko informazio zehatza:

FUTBOL ETA SASKIBALOI KANPUSA

Nori zuzenduaLHko ikasleentzat.

Egunak: Apirilaren 6tik 9ra.

Txandak:

-1. txanda: 9:30-11:30

-2. txanda: 11:30-13:30

Prezioa: 12 euro.

Txanda bakoitzean, ordubete futbolean ariko dira eta ordubete saskibaloian. Futbol jarduerak futbol zelaian egingo dira eguraldi ona edo txarra egin. Txarra egiten duenerako, aldatzeko arropa eramatea gomendatzen da, saskibaloian jokatzeko arropa lehorra izateko.

ITZAL TITERE LABORATEGIA

Nori zuzenduaLHko ikasleentzat.

Egunak: Apirilaren 6tik 9ra.

Txandak:

-1. txanda: 10:00-11:30.

-2. txanda: 12:00-13:30.

Prezioa: 12 euro.

Lekua:  Zinea.

Informazio gehiagorako kultur etxera deitu daiteke 943 65 46 98 telefono zenbakira edo kultura@alegia.eus helbidera idatzi daiteke.