Berriak
Atzealdea Asteartean lehen sorospenen inguruko tailer bat egingo da kultur etxean
11:00etan hasiko da, osasun zentroko erizain batek emango du eta herritar guztiei irekia izango da
2024·02·23

Otsailaren 27an, asteartea, lehen sorospenen inguruko tailer bat egingo da 11:00etan kultur etxean. Herritar guztiei zuzenduriko saioa izango da eta osasun zentroko erizain batek gidatuko du. Azalpen teorikoak eta praktikoak tartekatuko ditu, besteren artean, desfibriladore bat nola erabili behar den azalduz. Udaletik herritarrei saio horretan parte hartzeko gonbitea egiten zaie.