Berriak
Atzealdea Asteartean ohiko osoko bilkura egingo du Udalak
2025·09·26

Irailaren 30ean, asteartea, Alegiako Udalak ohiko osoko bilkura egingo du. 19:00etan hasiko da udaletxeko pleno aretoan. Saio irekiak izaten direla gogorarazi nahi da eta herritar oroko bertatik bertara jarraitu ahal izango du. Ondokoa izango da gai zerrenda:
-Alkatetzaren erabakien berri ematea.
-Aurreko aktak onartzea.
-Udal aurrekontuaren kreditu aldaketa 2025-KALD-05 espedientea onartzea. Erabaki proposamena.
-Larraitz ekialdea auzoko irisgarritasuna hobetzea eta hiri birsorkuntza obra kontratuaren aldaketa, hain zuzen ere, Onartzea “Larraitz Ekialdea – Proiektuaren Aldaketa I” deritzon dokumentu teknikoa.
-Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Alegiako Udalaren arteko hitzarmena luzatzea, etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko. Erabaki proposamena.
-Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Alegiako Udalaren arteko hitzarmena sinatzea, Eskua espedienteen kudeatzailea ezartzeko. Erabaki proposamena.
-Mozio, erregu eta galderak.