Berriak
Atzealdea Asteazkenean Itzulia Alegiatik igaroko da
Amezketatik iritsi eta Goierri aldera joango da eta 16:45 aldera unean uneko trafiko mozketak izan daitezke
2025·04·07
Asteazkenean, apirilak 9, gizonezkoen Itzulia Alegiatik igaroko da. Zarautzen hasi eta Beasainen amaituko den hirugarren etapako azken kilometroen barruan igaroko da lasterketa Alegiatik. Amezketa aldetik etorriko dira txirrindulariak eta Ikaztegieta aldera jarraituko dute. 16:45 pasatxoan dago iragarrita lasterketa hemendik igarotzea eta ordu inguru horretan unean uneko trafiko mozketak egongo direla jakinarazi nahi da, lasterketa igaro bitartean.