Berriak

Atzealdea Asteazkenean 19:00etan iraileko osoko bilkura egingo du Udalak

Pleno aretoan izango da eta nahi duten herritarrek bertatik bertara jarraitu dezaketela gogorarazten da

2024·09·23


Alegiako Udalak iraileko ohiko osoko bilkura egingo du asteazkenean 19:00etan pleno aretoan. Herritarrentzat publikoak diren saioak dira eta hauxe da gai zerrenda:

-Alkatetzaren erabakien berri ematea.

-Aurreko akta onartzea.

-“A.U.7 Eskolak” eremuaren eta unean unean “A.U.9 Larraitz Ekialdea” eremuaren xehetasun-azterlana behin betiko onartzeko proposamena.

-Alegiako Udalaren Titulartasuneko lurzatia lehiaketaren bidez besterentzeko espedientea esleitzea proposatzea.

-Sektore Publikoaren Zerbitzura dauden langileen ordainsariak eguneratzeko erabaki proposamena.

-Mozio, erregu eta galderak.