Berriak
Atzealdea Asteazkenean apirileko ohiko osoko bilkura egingo du Udalak
2025·04·28
Apirilaren 30ean, asteazkena, Alegiako Udalak apirileko ohiko osoko bilkura egingo du. 19:00etan hasiko da udaletxeko pleno aretoan. Saio irekiak izaten direla gogorarazi nahi da eta herritar oroko bertatik bertara jarraitu ahal izango du. Ondokoa izango da gai zerrenda:
-Alkatetzaren erabakien berri ematea.
-Plan Ekonomiko Finantzarioa ez dela egin behar berri eman.
-Aurreko aktak onartzea.
-Alegiako Udalean Euskararen erabilera normala izateko Plan Estrategikoa 2023-2027 Erabaki proposamena.
-Alegiako Tokiko 2030 Agenda Plana. Erabaki proposamena.
-Osasun Zentroa, Erretiratuen Etxea Birgaitzea eta Hiri Igogailua Bideberrieta 17 eta San Juan 50 kalean jartzeko izeneko proiektu teknikoak osatzen duen bilduma onartzea. Erabaki proposamena.
-Alegiako Udalaren eta Osakidetza -Euskal Osasun Zerbitzuaren artean sinatu beharreko lankidetza hitzarmena sinatzeko beharrezkoak diren ahalmenak Alegiako Udaleko Alkate Regina Sorarrain Lasari eskuordetzea proposatzen da, udalaren titulartasuneko Alegiako Bideberrieta kaleko 17. zenbakiko 50. zenbakian dagoen Osasun-Zentroa birgaitzeko.
-Mozio, erregu eta galderak.