Berriak
Atzealdea Asteazkenean maiatzeko ohiko osoko bilkura egingo du Udalak
2025·05·26

Maiatzaren 28an, asteazkena, Alegiako Udalak maiatzeko ohiko osoko bilkura egingo du. 19:00etan hasiko da udaletxeko pleno aretoan. Saio irekiak izaten direla gogorarazi nahi da eta herritar oroko bertatik bertara jarraitu ahal izango du. Ondokoa izango da gai zerrenda:
-Alkatetzaren erabakien berri ematea.
-Aurreko aktak onartzea.
-2024 ekitaldiko kontu orokorrak, jende aurreko bideratzea alegaziorik gabe egin ondoren, onartzea proposatzen da.
-San Juan kaleko 50.ean/Bidebarrietako 17.ean dagoen eraikina osorik birgaitzea, bai eta barruan garatzen diren jarduerak ere (Osasun Zentroa eta erretiratuen etxea). Gainera, San Juan kalearen eta Bidebarrieta kalearen arteko hiri-lotura birgaitu nahi da, bi kaleen eta Alegiako osasun-zentroaren arteko irisgarritasuna bermatuko duen hiri-igogailu bat jartzeko
proiektuaren obra kontratuaren lizitazioaren espedientea onartzeko proposamena.
-Mozio, erregu eta galderak.