Berriak

Atzealdea Asteazkenean maiatzeko ohiko osoko bilkura egingo du Udalak

19:00etan hasiko da udaletxeko pleno aretoan eta saio irekiak izaten direla gogorarazten da

2026·05·22


Maiatzaren 27an, asteazkena, Alegiako Udalak maiatzeko ohiko osoko bilkura egingo du. 19:00etan hasiko da udaletxeko pleno aretoan. Saio irekiak izaten direla gogorarazi nahi da eta herritar oroko bertatik bertara jarraitu ahal izango du. Ondokoa izango da gai zerrenda:
-Alkatetzaren erabakien berri ematea.

-Aurreko aktak onartzea.

-2025 ekitaldiko kontu orokorrak, jende aurreko bideratzea alegaziorik gabe egin ondoren, onartzea proposatzen da.

-Mozio, erregu eta galderak.