Berriak

Atzealdea Asteazkenean ohiko osoko bilkura egingo du Udalak

19:00etan hasiko da udaletxeko pleno aretoan eta saio irekiak izaten direla gogorarazten da

2025·07·07


Uztailaren 9an. asteazkena, Alegiako Udalak ohiko osoko bilkura egingo du. 19:00etan hasiko da udaletxeko pleno aretoan. Saio irekiak izaten direla gogorarazi nahi da eta herritar oroko bertatik bertara jarraitu ahal izango du. Ondokoa izango da gai zerrenda:
-Alkatetzaren erabakien berri ematea.

-Aurreko aktak onartzea.

- San Juan kaleko 50.ean/Bidebarrietako 17.ean dagoen eraikina osorik birgaitzea, bai eta barruan garatzen diren jarduerak ere (Osasun Zentroa eta erretiratuen etxea). Gainera, San Juan kalearen eta Bidebarrieta kalearen arteko hiri-lotura birgaitu nahi da, bi kaleen eta Alegiako osasun-zentroaren arteko irisgarritasuna bermatuko duen hiri-igogailu bat jartzeko proiektuaren obra kontratuaren lizitazioaren kontratua esleitzea proposatzea.
-Mozio, erregu eta galderak. LGTBI Harrotasunaren Nazioarteko Eguna. Adierazpen Instituzionala.