Berriak
Atzealdea Asteazkenean, ostegunean eta ostiralean geltoki inguruan ezingo da ibilgailurik sartu eta aparkatu
2021·02·19
Datorren asteazkenean, ostegunean eta ostiralean, otsailak 24, 25 eta 26, geltoki inguru guztiak ibilgailuz hustuta egon beharko du. ADIFek eremu horretako segurtasuna hobetzeko egin behar dituen lan batzuk direla eta, asteazkenean ibilgailuz hustuta egon behar du eremu horrek eta ostegunean eta ostiralean ere, errepide nagusitik bertara ibilgailuekin sartzeko dagoen sarbidea itxita egongo da. Aurreikuspenen arabera, astebururako lanak amaitu eta ibilgailuek eremu horretara sartzeko aukera izango dute.
Inguru horretan kotxe asko aparkatzen direnez, asteazkenetik ostiralera bitartean San Juan kalean aparkatzeko baimena emango da, ezohiko neurri modura. Behin lanak amaitzen direnean, kalean aparkatzeko egun indarrean den debekua berrezarriko da. Ostiralean 14:30etik aurrera kalea itxita izatea da aurreikuspena.
Udaletik erabiltzaileei barkamena eskatu nahi zaie, lanek eragin ditzaketen eragozpenengatik.