Berriak
Atzealdea Asteazkenean otsaileko ohiko osoko bilkura egingo du Udalak
2025·02·24

Otsailaren 26an, asteazkena, Alegiako Udalak azaroko ohiko osoko bilkura egingo du. 19:00etan hasiko da udaletxeko pleno aretoan. Saio irekiak izaten direla gogorarazi nahi da eta herritar oroko bertatik bertara jarraitu ahal izango du. Ondokoa izango da gai zerrenda:
-Alkatetzaren erabakien berri ematea.
-Aurreko akta onartzea.
-Alegiako alde zaharra birgaitzeko plan berezia. Bigarren aldaketa zehatza (San Juan kalea 50). Behin-behineko onarpena emateko erabaki Proposamena eta Gipuzkoako Foru Aldundiari igortzea, dagokion bideratze administratiboa gauzatu eta erabaki ondoren, Gipuzkoako aldizkari ofizialean bere edukiaren gorputz formala argitaratzeko eraginkortasun administratibo osoa lortzeko. Erabaki proposamena.
-Mozio, erregu eta galderak: Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren 49. urteurrenaren aldeko Adierazpen Instituzionala.