Berriak

Atzealdea Asteazkenean urriko ohiko osoko bilkura egingo du Udalak 19:00etan

Udaleko pleno aretoan izango da eta herritarrentzat saio irekia izaten direla gogorarazi nahi da

2024·10·21


Alegiako Udalak urriko ohiko osoko bilkura egingo du asteazkenean, urriak 23, udaletxeko pleno aretoan. 19:00etan hasiko da eta herritarrei gogorarazten zaie saio irekiak izaten direla. Hau izango da gai zerrenda:

-Alkatetzaren ebazpenen berri ematea.

-2024/09/25eko akta onartzea.

-Ordenantza fiskalen eguneratzea. Erabaki proposamena.

-Mozioak, galderak eta erreguak.