Berriak
Atzealdea Asteburuan bi futbol partida jokatuko dira Elorri futbol zelaian
2019·03·13
Intxurreko futbolarien bi neurketa ikusi ahal izango dira Elorri futbol zelaian asteburuan. Erregional mutilak eta Aralar Intxurreko infantil neskak izango dira partida horietako protagonistak. Erregionalek kopako partida bat jokatuko dute Euskaldunaren aurka igandean 17:30ean. Azken partida 6 eta 4 galdu zuten Antigua Luberriren kontra eta sailkapeneko laugarren postuan daude. Infantil neskek ere Euskalduna izango dute aurkari kopako partida berri batean larunbatean 11:00etan. Amara Berriren kontra 3 eta 2 galdu zuten azken jardunaldian eta garaipenaren bila zelairatuko dira.
Gorengoen mailako neskek 4 eta 0 irabazi zioten Herrerako Sportingi. Hirugarrenak dira eta lidertzan dagoen Santo Tomas Lizeoaren zelaian ariko dira larunbatean 15:30ean. Jubenil mutilek launa berdindu zuten Ostadarren kontra igoera fasean. Seigarren postuan daude eta bederatzigarren dagoen Behobiaren zelaian jokatuko dute larunbatean 17:30ean. Kadete mutilek Danenari egingo diote bisita larunbatean 9:30ean. Ordiziaren aurka 1 eta 3 galdu ostean lidertzan dira eta postu hori sendotzen ahaleginduko dira.
Infantil mutilei dagokienean, bi taldeek galdu egin zuten txapeldunen fasean. Aralar Intxurre Ak 1 eta 3 galdu zuen Oiartzunen aurka. Igandean 10:15ean Ilintxaren zelaian ariko dira. Beste taldeak 1 eta 8 makurtu behar izan zuen Oiartzunen aurka eta Aizkorri Goierriren kontra jokatuko dute etxetik kanpo larunbatea 11:00etan. Azkenik, alebinek fase berri bati ekingo diote igandean 12:30ean Aizkorri Goierriren zelaian.