Berriak

Atzealdea Asteburuan egingo da Alegiako Argazkizaleen Elkarteak antolatu duen argazkilaritza analogikoari buruzko tailerra

Larunbatean argazkiak ateratzen ibiliko dira eta igandean bezperan egindakoak errebelatuko dituzte

2025·03·12


Asteburu honetan egingo da Alegiako Argazkizaleen Elkarteak antolatu duen argazkilaritza analogikoari buruzko tailerra. 20 lagunek hartuko dute parte eta alegiarrez gain, Gipuzkoako beste hainbat herritatik zein Madrildik etorritako parte hartzaileak ere izango dira. Larunbatean argazkiak ateratzen ibiliko dira parte hartzaileak eta igandean argazki horiek errebelatuko dituzte. Argazkizaleen Elkartetik, herritarrei kameren aurrean ez ‘beldurtzeko’ eskatzen zaie eta argazkiren batean ateratzeko proposamenen bat jasotzen badute, parte hartzera animatu nahi dira.