Berriak
Atzealdea Asteburuan eskolan eragin dituzten kalteak salatu ditu Udalak
2024·12·19

Asteburuan ezezagunek kalteak eragin dituzte Alegiako eskola eremuan. Sarrera nagusiko ateetan gorputzerako krema bota dute ateak eta kristalak zikinduz. Duela gutxi Elorri pilotalekuan egindako ekintzen ostean, denbora gutxian horrelako zerbait gertatzen den bigarren aldia da eta Udalak bere kezka, salaketa eta haserrea publiko egin nahi ditu.
Horrelako jokabideek ez dute lekurik gizartean eta kalte horiek konpontzeak herritar guztiengan eragina duela gogorarazi nahi da, beste egitasmo batzutara bideratu daitezkeen baliabideak konponketetara bideratu behar direlako.