Berriak

Atzealdea Asteburuan garbiketetan erabilitako tresneria jasotzeko edo entregatzeko puntua kultur etxea izango da

Norbaitek berea ez den tresnaren bat badu edo bere lanabesen bat norbaiti utzi badio, bertara joan beharko da

2025·06·19


Asteburuko garbiketa lanetan tresneria asko erabili da. Batzuk udal jabetzakoak eta besteak partikularrenak. Tresna asko hainbat eskutatik igaro dira eta litekeena da, norbaitek berea ez den tresnaren bat izatea etxean. Hori dela eta, entregatzeko tresnaren bat dutenei edo tresnaren bat falta zaienei kultur etxetik pasatzeko eskatzen zaie. Puntu hori izango da tresnen bilgunea eta jasotzeko dituztenek ere bertan jaso ahal izango dituzte.