Berriak
Atzealdea Asteburuan Intxurreko futbolarien bost partida jokatuko dira Elorrin
2025·01·15

Intxurreko futbolarien bost partida jokatuko dira asteburuan Elorri zelaian. Larunbatean lau izango dira eta igandean bakarra. Larunbatean 10:00etan infantil neskek Zarautzen aurkakoa izango dute. 12:30ean infantil mutilek Tolosaren aurka jokatuko dute. Arratsaldean 15:30ean, erregionalen txanda izango da eta hauek ere Tolosa izango dute aurkari. Larunbata borobiltzeko, 18:00etan ohorezko mailako jubenilek igoera fasea hasiko dute Usurbilen aurka. Igandean 12:00etan, gorengo mailako kadeteek Zumaiakoren aurka jokatuko dute. Hemen asteburuko partida guztiak.
| TALDEA | IRAGAN ASTEBURUKO EMAITZA | ASTEBURU HONETAKO PARTIDA | NON ETA NOIZ |
| Erregionalak | Beasain 2-1 Intxurre | Intxurre-Tolosa | Larunbatean 15:30ean Elorrin. |
| Ohorezko mailako jubenilak | - | Intxurre-Usurbil | Larunbatean 18:00etan Elorrin. |
| Gorengo mailako kadeteak | Intxurre 3-2 Zarautz | Intxurre-Zumaiako | Igandean 12:00etan Elorrin. |
| Lehen mailako kadeteak | Intxurre 3-3 Goierri Gorri | ||
| Infantilak | Orioko 0-6 Intxurre | Intxurre-Tolosa | Larunbatean 12:30ean Elorrin. |
| Infantilak | Intxurre 2-2 Danena | Urola-Intxurre | Larunbatean 12:00etan Zumarragan. |
| Infantilak | Anaitasuna 1-6 Intxurre | Intxurre-Zarautz | Larunbatean 10:00etan Elorrin. |