Berriak
Atzealdea Asteburuan Intxurreko pilotarien sei partida jokatuko dira Elorri pilotalekuan
2021·11·03
Asteburuan Gipuzkoako pilota txapelketari dagozkion Intxurreko pilotarien partidak ikusi ahal izango dira Elorri pilotalekuan. Ostiralean bost partidaz osaturiko jaialdia izango da 18:00etan hasita eta larunbatean partida bat jokatuko da 16:00etatik aurrera. Jarraian duzue partiden zerrenda.
Ostirala 5, 18:00etan:
-Eskuz banaka gizonezkoen alebin maila: Garaikoetxea (Intxurre)-Juaristi (Azkoitia).
-Eskuz banaka gizonezkoen infantil lehen maila: Elola (Intxurre)-Jauregi (Behar Zana).
-Eskuz binaka gizonezkoen nagusien ohorezko maila: Intxurre-Mundarro.
-Eskuz binaka gizonezkoen nagusien hirugarren maila: Intxurre-Gure Txeru.
-Gomazko paleta emakumezko nagusien bigarren maila: Intxurre-Su Berri.
Larunbata 6, 16:00etan:
-Eskuz binaka gizonezkoen jubenilen bigarren maila: Intxurre-Zazpi Iturri.