Berriak

Atzealdea Asteburuaren atarian dira Alegiako jaiak

Haurrak eta jubilatuak izan dira protagonistak jaietako hirugarren egunaren lehen zatian

2025·07·18


Nabari da Alegiako jaiak asteburuaren atarian direla. Atzoko atseden egunaren ostean, indarrean berrekin zaio egitarauari eta jubilatuak eta gaztetxoak izan dira lehen orduetako protagonistak. Jubilatuek mendi martxa izan dute eta ondoren hamaiketakorako elkartu dira, DJ Iñigo Etxenikerekin dantzan aritu aurretik. Haurrek eta nerabeek hartu dute adinekoen erreleboa eta bazkaritarako elkartu dira, batzuk plazan eta besteak zubian. Hauentzat goizean ur parkea izan da eta arratsaldean ere izango dute ur parkea, apar festarekin batera. 

18:30ean Alegiako Ertza konpainiak dantza akrobatiko afro garaikide erakustaldia eskainiko du eta gau parteari begira, Elektrotxufla elektrotxaranga kaleetan ibiliko da eta gauerdian Klabelin Komik taldearen kontzertua izango da.

Bihar azkenaurreko eguna izango dute jaiek. Hemen duzue biharko egitaraua:

Uztailak 19, larunbata

09:30. Giroarte dultzaina taldeak alaituriko diana.

11:00. Alegiako erraldoien eta Giroarte dultzaina taldearen kalejira.

12:00. 2024 urteetan jaiotako haurrei omenaldia plazan.

Jarraian, sagardo dastaketa sardina eta txorizoarekin.

18:00. ‘Garbijai’, Eidabe taldearen emanaldia eskolako patioan.

Ondoren, haurrentzako merienda.

19:00. Bertsolariak plazan.

Unai Iturriaga, Nerea Ibarzabal, Xabat Ilarregi eta Alaia Martin.

Gai-jartzailea: Iker Iriarte.

21:00. Zahagiardoa plazan.

22:00. Suthai batukada taldearen kalejira.

22:30. Pilota jaialdia Elorri pilotalekuan.

Alegiako XI. Pilota txapelketako finalak. 4terdian eta binaka nagusien mailak.

00:00. Disco TK.

Bibalabirjen jaietan egun handia

Bulebarrean egun handia dute gaurkoa. Bazkariarekin hasi dira eta ekitadiz bete-beteriko eguna dute aurretik. Bihar egunez indarrak berreskuratu eta iluntzetik aurrera izango da festa:

Uztailak 19, larunbata

21:00. Zahagiardoa.

23:00. Txoriburu taldearen kontzertua.

00:30. DJ Tintz.

04:00. DJ Fantasia.

Puntu morea txoznagunean

Aurten ere erasoen aurkako protokoloa martxan izango da jaietan. Txoznagunea izango da puntu morearen kokagunea eta norbaitek arazoren bat balu, 606 797 135 telefonora deitu dezake eta ordubeteko tartean puntu moreko arduradun batek etxera lagunduko dio.