Berriak

Atzealdea Astelehenean abenduko ohiko osoko bilkura egingo du Udalak 19:00etan

Udaleko pleno aretoan izango da eta herritarrentzat saio irekia izaten direla gogorarazi nahi da

2024·12·20


Alegiako Udalak abenduko ohiko osoko bilkura egingo du astelehenean, abenduak 23, udaletxeko pleno aretoan. 19:00etan hasiko da eta herritarrei gogorarazten zaie saio irekiak izaten direla. Hau izango da gai zerrenda:
-Alkatetzaren erabakien berri ematea.
-Aurreko aktak onartzea (2024-11-27).
-2024 dirulaguntzak banatzeko proposamena.
-2025 ekitaldiko udal aurrekontua. Eranskinak: plantilla organikoa. Lanpostuen zerrenda. Onartzeko erabaki proposamena.
-Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Alegiako Udalaren arteko hitzarmena luzatzea, etxeko laguntza zerbitzua finantzatzeko. Erabaki proposamena.

-Mozioak, erreguak eta eskaerak.