Berriak

Atzealdea Astelehenean hasiko dira kultur etxeko aldagelak eta komunak eraberritzeko lanak

Segurtasun kontuak direla eta, pilotalekua eta gimnasioa itxita egongo dira lanek irauten duten bitartean

2024·05·16


Inaxio Begiristain Kultur eta Kirol Etxeko aldagelak eta komunak eraberritzeko lanak maiatzaren 20an, astelehena, hasiko dira. Horrela jakinarazi dio Udalari lanak gauzatuko dituen enpresak eta horrek hainbat traba eragingo ditu instalazioetan. Pilotalekura eta gimnasiora sartzeko futbol zelaiaren alboan dauden bi ateen ingurua itxi egingo da lanen segurtasun arrazoiengatik. Horrenbestean, gimnasioa eta pilotalekua ez dira erabilgarri egongo lanek irauten duten bitartean.

Bi eremu horiek erabilgarri dauden unean herritarrei horren berri emango die Udalak. Lanak azarorako amaituta izatea aurreikusten da eta herritarrei, eragozpenengatik barkamena eskatzearekin batera, ulermena eskatu nahi zaie, lan horiek egin beharrekoak direlako eta behin gauzatuta, erabiltzaileek merezi dituzten instalazioak izango dituztelako.