Berriak
Atzealdea Astelehenean jarriko dira salgai martxoaren 6an 19:00etan zinean eskainiko den ‘Ama-Alu-Lur. Sorgin baten ametsa’ antzezlana ikusi ahal izateko sarrerak
2021·02·26
Martxoko kultur egitarauaren baitan, Intujai antzerki taldeak ‘Ama-Alu-Lur. Sorgin baten ametsa’ antzezlana eskainiko du hilaren 6an, larunbata, 19:00etan zinean. May Gorostiagak zuzendutako lan horrek 2019an Donostia Kulturaren Poltsiko Antzerki Sorkuntza Saria eskuratu zuen eta Bea Larrañaga eta Itziar Saenz de Ojer dira aktoreak.
Espek eta Leok, bi espeleologo-arkeologok, harri eta zur utziko dituen paleolito garaiko alu erraldoi bat aurkitzen dute haitzulo baten barruan. Baina orduan… Aurreratu, ezer aurreratu al dugu 15.000 urte hauetan?
Galdera horri erantzuna aurkitzeko aukera izango du antzezlana ikustera joaten denak. Emanaldi horretarako sarrerak kultur etxean erosi ahal izango dira martxoaren 1etik 5era bitartean, 18:30etik 20:00etara, 8 euroko prezioan.