Berriak

Atzealdea Astelehenean zabalduko da 2017-2018 ikasturteko kultur etxeko jardueretan izena emateko epea

Irailaren 27a izango da azken eguna eta interesa dutenek kultur etxera jon beharko dute izena ematera

2017·09·15


Alegiako Inaxio Begiristain Kultur eta Kirol Etxeak eman du 2017-2018 ikasturterako prestaturiko ikastaroen eskaintzaren berri. Ohi bezala, jarduera ezberdinak egiteko aukera izango dute izena ematen dutenek. Aerobika, 12 urtetik aurrerakoentzako gazte zunba, hirugarren adinekoen gimnasia, 6 urtetik gorakoentzako gimnasia erritmikoa, pilates eta spinninga dira eskaintza osatzen duten jarduerak. Azpiko taulan duzue jarduera bakoitzari buruzko informazioa xehetuta.

Izena emateko epea irailaren 18an, astelehena zabalduko da eta irailaren 27a, asteazkena, izango da azken eguna. Interesa dutenek kultur etxera joan beharko dute izena ematera 10:00etatik 13:00era eta 15:00etatik 21:00etarako ordutegian. Ikastaroren batean izena ematen duenak, ikastaroak irauten duen epe osoari dagokion kopurua ordaindu beharko du, nahiz eta ez bertaratu. Informazio gehiagorako, kultur etxera joatea edo 943 65 46 98 telefono zenbakira deitzea komeni da.

Jarduera

Egunak

Ordutegia

Hasiera

Bukaera

Prezioa hileko

Urritik-Abendura

Prezioa hileko

2018ko Urtarriletik aurrera

Aerobika

Astelehena, asteartea,osteguna

 

19:00-20:00

Urriak 2

Ekainak 14

Bazk.  17,00€

Ez bazk. 33,00€

Bazk.  20,00€

Ez bazk. 40,00€

Gazte Zunba

(12 urtetik aurrera)

Asteartea eta osteguna

17:00-18:00

Urriak 3

Maiatzak 31

13,00€

15,00€

3. adinekoen gimnasia

 

Astelehena, asteazkena, ostirala

 

11:00-12:00

Urriak 2

Ekainak 15

13,00€

15,00€

Gimnasia erritmikoa (6 urtetik aurrera)

Ostirala

17:00-18:00

 

Urriak 6

Maiatzak 25

10,00€

12,00€

Pilates

 

Astearte eta ostegunak

16:45-17:45

Urriak 3

Ekainak 14

Bazk.  17,00€

Ez bazk. 33,00€

Bazk.  20,00€

Ez bazk. 40,00€

Spinning

Astelehena eta asteazkena

10:00-11:00

19:00-20:00

Urriak 2

Ekainak 13

40,00€

Ez bazk. 55,00€

40,00€

Ez bazk. 55,00€