Berriak
Atzealdea Astelehenetik aurrera herri mugakideetara joan ahal izango da aire librean kirola egitera edo jarduera sozio-ekonomikoak gauzatzera
2021·02·12
Eusko Jaurlaritzako LABIren batzorde aholkulariak, pandemia kontrolatzeko indarrean diren neurri murriztaileen eguneraketa bat egin du. Otsailaren 15eko 00:00etatik aurrera, mugakide ditugun herrietara joan ahal izango da bi kasutan: aire libreko kirol jarduera egitera edo jarduera sozio-ekonomikoak gauzatzera. Bestelakoan, orain arte indarrean zeuden neurri guztiek bere horretan jarraituko dute indarrean. Neurri horiek 20 egunez egongo dira indarrean eta LABIren batzorde aholkulariak martxoaren 5ean egingo duen bileran egoeraren azterketa egingo da.