Berriak

Atzealdea Astelehenetik aurrera saltokietako kontsumoa sustatzeko bonoak udaletxean salduko dira

Kanpainak harrera ona izan du eta 10:00etatik 13:00erako ordutegian erosi ahal izango dira

2020·07·30


Herriko saltoki eta negozioetako kontsumoa sustatzeko martxan jarritako bono sistemak harrera ona izan du herritarren aldetik. Hainbat saltokitarako jarritakoak ia amaitu dira baina herritarrek abuztuan ere izango dute geratzen diren bonoak erosteko aukera. Abuztuaren 3tik aurrera bono horiek udaletxean salduko dira 10:00etatik 13:00erako ordutegian, hilabete osoan zehar.