Berriak
Atzealdea Atez ateko bilketa sisteman erabilitako kuboak itzultzeko aukera izango da uztailaren 4tik 6ra
Zabor bilketa guneetan utzi behar dira 20:00etatik aurrera, pilatuta ahalik eta modurik txukunenean
2023·07·04
Atez ateko hondakin bilketa sisteman erabilitako kuboak itzultzeko aukera izango dute herritarrak uztailaren 4an, 5ean eta 6an. 20:00etatik aurrera zabor bilketan guneetan utzi behar dira kuboak eta herritarrei bata bestearen barruan pilatuta ahalik eta modurik txukunenean uzteko eskatzen zaie.
Bide batez, hondakinak dagokien edukiontzira bota behar direla gogorarazten du Udalak, lurrean utzi gabe.