Berriak

Atzealdea Atu Anasa taldeak irabazi zuen Elorri Aldapak antolaturiko 3x3 saskibaloi torneoa

Bederatzi taldek hartu zuten parte eta giro ederrean jokatu zen euriagatik pilotalekura lekualdatu behar izan zen txapelketa

2024·07·05


Elorri Aldapak antolatuta, kuadrilla arteko 3x3 saskibaloi txapelketa jokatu zen larunbatean. Hasiera batean Larraitz auzoko plazan jokatzekoa zen txapelketa, Elorri pilotalekura lekualdatu behar izan zen euriagatik baina hala eta guztiz ere, giro ederrean jokatu zen txapelketa. Guztira bederatzi taldek hartu zuten parte. Herriko jokalariez osaturiko batzuk izan ziren eta hori pozgarria da antolakuntzarentzat, nahiz eta herriko parte hartzea handiagoa izatea nahiko luketen. Finalera iritsi ziren bi taldeak hasiera batean faborito zirenak izan ziren eta azkenerako Atu Anasa taldea nagusitu zitzaion Arrondori final horretan. Herriko lehen taldea JL Brothers izan zen.