Berriak

Atzealdea Atzerritar jatorriko pertsonentzako informazio eta orientazio zerbitzua eskainiko da ostiraletan udaletxean

10:00etatik 14:00etara egongo da zabalik eta aurretik hitzordua hartu beharko da telefonoz edo emailez

2025·11·13


Eragile ezberdinen elkarlanari esker Tolosaldeko Harrera Zerbitzu Integrala den Harreraguneak bulego bat izango du Alegiako udaletxean. Ostiraletan eskainiko da zerbitzua 10:00etatik 14:00etara eta eskualdeko zerbitzu eta baliabideei begirako informazioa, orientazioa eta deribazioa eskainiko zaie gurean bizi edo gurean biziko diren atzerritar jatorriko herritarrei. Ezinbestekoa izango da aurrez hitzordua hartzea 747 41 72 55 telefono zenbakira edo harreragunea@tolosaldea.eus helbidera idatzita.