Berriak

Atzealdea Atzerritarrentzako hizkuntza klaseak urriaren 5ean hasiko dira

Izena emateko epea zabalik dago eta interesatuek 943 65 47 68 telefono zenbakira deitu behar dute

2021·09·20


Iaz pandemiak eraginda bertan behera geratu arren, ikasturte honetan berriz ere martxan izango dira Alegian bizi diren atzerritarrentzako hizkuntza eta alfabetatze klaseak. Herriko bolondres batzuei esker, Udalak zerbitzu hori eskaintzen die kanpotik Alegiara etorri eta bai oinarrizko alfabetatze maila bat behar duten edo hemen erabiltzen diren hizkuntzak ikasi nahi dituztenei. Euskararen eta gazteleraren oinarrizko ezagutza eskaintzen zaie, hizkuntzak modu sakonagoan ikasten jarraitzeko, lan munduan sartzeko edo beraien autonomia areagotzeko baliagarria suertatzeko.

Saioak urriaren 5ean hasiko dira eta asteartero eskainiko dira 14:30etik 15:30era kultur etxean. Interesatuek 943 65 47 68 telefono zenbakira deitu dezakete izena emateko.