Berriak
Atzealdea Aurten ere atzerritarrentzako hizkuntza klaseak eskainiko dira
2022·10·19
2022-2023 ikasturtean ere izango dira Alegian bizi diren atzerritarrentzako hizkuntza eta alfabetatze klaseak. Herriko bolondres batzuei esker, Udalak zerbitzu hori eskaintzen die kanpotik Alegiara etorri eta bai oinarrizko alfabetatze maila bat behar duten edo hemen erabiltzen diren hizkuntzak ikasi nahi dituztenei. Euskararen eta gazteleraren oinarrizko ezagutza eskaintzen zaie, hizkuntzak modu sakonagoan ikasten jarraitzeko, lan munduan sartzeko edo beraien autonomia areagotzeko baliagarria suertatzeko.
Klaseak asteartero eskainiko dira 14:30etik 15:30era kultur etxean. Izena eman nahi dutenek kultur etxean eman dezakete, gizarte zerbitzuen bulegoan edo 943 65 47 68 telefono zenbakira deituta.