Berriak

Atzealdea Aurten ere festetan ‘Ez ezetz da!’ kanpaina egingo da

Etxera taldean joateko hitzorduak izango dira asteazkenetik igandera Orendaingo bidegurutzetik abiatuta

2023·07·11


Alegiako Udalaren, Festa batzordearen eta Eztanda talde feministaren ekimenez, aurten ere ‘Ez ezetz da!’ kanpaina egingo da Alegiako festetan. Edozein motako erasoen aurrean laguntza eskaintzea da uztailaren 12tik 17ra martxan izango den protokoloaren helburua eta prest dira erasoak salatzeko 606 797 135 telefono zenbakia, festetan besoko moreekin ibiliko diren bolondresak eta baita taberna zein txoznetako arduradunak ere, edozer jarrera desegokiren aurrean beharrezko neurriak hartzeko.

Aurreko urteetan egin den bezala, etxera taldean joateko hitzorduak izango dira uztailaren 12tik 16ra. Orendaingo bidegurutzea izango da elkargunea eta hauek dira ordutegiak:

-Uztailak 12, asteazken gaua: 02:00 // 04:00.

-Uztailak 13, ostegun gaua: 02:00.

-Uztailak 14, ostiral gaua: 01:00 // 03:00 // 05:00.

-Uztailak 15, larunbat gaua: 01:00 // 03:00 // 05:00.

-Uztailak 16, igande gaua: 02:00 // 04:00.

Dena den, edozein garaitan norbaitek etxera joateko laguntza beharko balu, 606 797 135 telefono zenbakira deitu dezake eta denbora tarte labur batean, laguntza izango du.

Bide batez, jaiak modu askean bizi eta gozatzera animatu nahi dira herritarrak, baina baita salatzera ere, jokabide desegokiren bat ikusiko balute.