Berriak

Atzealdea Aurten ere herrian bertan euskara ikasteko aukera izango dute hala nahi duten herritarrek

Ikasturte berrirako matrikulazio epea irailaren 1etik 16ra bitartean egongo da zabalik eta diru laguntzak eskainiko dira

2022·08·31


Tolosaldeko Udalei eta hainbat eragileri esker, aurten ere euskara ikasteko aukera eskainiko zaie hala nahi duten herritarrei. AEK, Aitzol euskaltegia, Tolosaldeko Euskararen Mahaia, UEMA eta Galtzaundi dira Udalekin batera elkarlanean ari diren eragileak herritarrei zerbitzu hori eskaintzeko. Alegiaren kasuan hastapen, oinarrizko eta erdi mailetako klaseak jasotzeko aukera izango da. Hastapenekoak kanpoko jatorria duten herritarrentzako harrera ikastaroak izango dira eta astelehenetan eta asteazkenetan eskainiko dira 9:00etatik 11:00etara. Oinarrizko mailako klaseak ere astelehenetan eta asteazkenetan eskainiko dira, kasu horietan 18:00etatik 20:30era eta A1 eta A2 mailei zuzenduak izango dira. Azkenik, erdi mailako klaseak B1 maila lortu nahian dabiltzanentzat izango dira eta astearteetan eta ostegunetan izango dira 18:00etatik 20:30era.

Izena emateko epea irailaren 1etik 16ra egongo da zabalik eta Udalak ikastaro horien kostuak finantzatuko ditu. Diru laguntza horien inguruko informazioa Udalean bertan izango duzue eskura.

Klaseen inguruko informazio osatua, lotura honetan. __