Berriak
Atzealdea Aurten festetan ‘Soilik baietz da baietz’ kanpaina egingo da
2024·07·10
Alegiako Udalaren, Festa batzordearen eta Eztanda talde feministaren ekimenez, aurten ‘Soilik baietz da baietz’ kanpaina egingo da Alegiako festetan. Edozein motako erasoen aurrean laguntza eskaintzea da uztailaren 10etik 16ra martxan izango den protokoloaren helburua eta prest dira erasoak salatzeko 606 797 135 telefono zenbakia, festetan besoko moreekin ibiliko diren bolondresak eta baita taberna zein txoznetako arduradunak ere, edozer jarrera desegokiren aurrean beharrezko neurriak hartzeko.
Aurreko urteetan egin den bezala, etxera taldean joateko hitzorduak izango dira uztailaren 10etik 16ra. Orendaingo bidegurutzea izango da elkargunea eta hauek dira ordutegiak:
-Uztailak 10, asteazken gaua: 02:00 // 04:00.
-Uztailak 11, ostegun gaua: 02:00.
-Uztailak 12, ostiral gaua: 01:00 // 03:00 // 05:00.
-Uztailak 13, larunbat gaua: 01:00 // 03:00 // 05:00.
-Uztailak 14, igande gaua: 03:00.
-Uztailak 15, astelehen gaua: 01:00.
-Uztailak 16, astearte gaua: 01:00.
Dena den, edozein garaitan norbaitek etxera joateko laguntza beharko balu, 606 797 135 telefono zenbakira deitu dezake eta denbora tarte labur batean, laguntza izango du.
Bide batez, jaiak modu askean bizi eta gozatzera animatu nahi dira herritarrak, baina baita salatzera ere, jokabide desegokiren bat ikusiko balute.