Berriak

Auzo konposta egin nahi duten herritarrek urtarrilaren 13ra bitartean izango dute izena emateko aukera

Udaletxean eman ahal izango da izena astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara

2016·12·13


Alegiako Udalak aurrera jarraitzen du herritarrei auzo konposta egiteko aukera eskaintzeko egitasmoarekin. Atzo, abenduak 13, herritarrentzako bilera informatibo bat egin zen kultur etxean eta egitasmoaren inguruko azalpen zabalak eman ziren. Aldi berean, hemendik aurrera emango diren urratsen inguruan ere hitz egin zen eta auzo konposta egin nahi duten herritarrei, izena emateko epe muga bat jartzea adostu zen. Urtarrilaren 13a, ostirala, izango da herritarrek izena emateko izango duten azken eguna. Interesa dutenek udaletxera joan beharko dute astelehenetik ostiralera 9:000etatik 14:00etarako ordutegian. Behin epe hori amaituta, izena ematen dutenei formakuntza saio batzuk emango zaizkie, sistema abian jarri aurretik.